Erosotasun bila bazabiltz...
Ostatu - Jatetxea
Jatetxea
Etxeberria Jatetxeak, jangela eder bat du, bertan, eguneko menua, asteburuetako menua eta karta zerbitzatzen ditugu. Euskal-nafar sukaldaritza tradizionala egiten dugu, plater eta azkenburuko guztiak, etxean egindakoak direlarik, beti ere kalitatezko eta denboraldiko produktuekin sukaldatuak.
Ehiza garaia gomendatzen dugu, usoak, oreinak edo ehizatutako bertze espezieren bat dastatu eta udazken urtaro honek eskaintzen dituen zapore gozoez disfrutatu ahal izateko.
Gure plater goxoenetakoen artean, bildotx errea dago eta enkarguz prestatzen dugu.
Ostatua
Mahaiak eta aulkiak dituen terraza batetik sartzen da Etxeberria ostatura, bertan barra luze bat, zenbait mahai eta janari denda txiki bat aurkituko dituzu.
Ostatuan, bokata eta plater konbinatuak zerbitzatzen ditugu.
Dendan, garbiketarako produktuak, oinarrizko alimentuak; lakteoak, pasta, kontserbak, latak, gailetak... txarkuteri produktuak, gozoak... aurki ditzazkezu.